13 kasu berri baieztatu dira Durangaldean: 3 Durangon, 5 Zornotzan, 2 Atxondon eta bana Elorrion, Mallabian eta Abadiñon

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 25a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 355 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Atzo 9.400 test baino gehiago egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Testa egon zutenen %7 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 355 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 140 (+3)
  • Zornotza: 121 (+5)
  • Elorrio: 26  (+1)
  • Abadiño: 23 (+1)
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11
  • Otxandio: 8
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 5 (+2)
  • Mallabia: 2 (+1)
  • Mañaria:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!