Zabalik dago Quarenttona bertso musikatuen lehiaketako lanik gustukoena aukeratzeko epea

Ekaitz Herrera 2020ko api. 25a, 09:30

Durangaldeko Bertso Eskolak 'Quarenttona' lehiaketa ipini zuen martxan apirilaren hasieran, bertso musikatuen lehiaketa. Orain, publikoaren saria zein den erabakitzeko, aurkeztutako lanetako hamar zabaldu dituzte haien twitter kontuan. Bozka eman gura dutenek "atsegitea" markatu behar dute gustukoen duten lanari dagoion txioan. Maiatzaren 2ra arteko epea dago. Lan guztiak, behean entzungai

Quarenttona bertso musikatuen lehiaketan bozkatu daitezkeen hamar lanak (Publikoaren saria)

1. Ahuntza

2. Beren buruari jarriak

3. Bertso barriak betiko ittoginari jarriak

4. Etxetik Zaldibarra

5. Ezin didazu izenik jarri

6. Gauza handien ondoan

7. Konfinamenduaren erotika

8. Konfinaturik ametsetan

9. Lau pareten artetik

10. Usoak

Oharra: Lehiaketaren argibideak jarraitzeko eta bozketan parte hartzeko Durangaldeko Bertso Eskolaren twitter kontura jo behar da

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!