Noraino joan daiteke umeekin?

Anboto 2020ko api. 25a, 10:00

Umeekin noraino joan zaitezketen jakin gura duzue? Gaindegiak egindako mapa interaktibo honetan aukera dago norberaren bizilekutik noraino joateko aukera dagoen zehatz-mehatz ikusteko. 

Azkenean, heldu da umeek kalera irteteko ordua. Domekatik aurrera izango da, egunean ordubetean, 9:00etatik 21:00etara. Nagusi batek lagunduta irten beharko dute, gehienez hiruko taldetan, eta beharreko distantziak hartuta. Gainera, etxetik kilometro baten bueltan mugitzeko aukera izango dute umeek. Horretarako, Gaindegiak mapa interaktibo bat prestatu du, norberaren bizilekutik noraino irteteko aukera dagoen zehatz-mehatz ikusteko.

Mapa interaktiboari esker, familiek noraino irten ahal diren jakin dezakete. Erabiltzaileak lehenik bere herria bilatu behar du bilatzailean, eta ostean, etxebizitzaren gainean klikatuta, kilometro bateko eremua markatzen du mapak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!