“Naturan lortutako orekari eusten ahalegindu behar dugu krisialdiaren ostean ere”

Igor Galarza 2020ko api. 25a, 14:00

Konfinamenduak ez du dena ondorio txar. Munduko biztanleriaren zati handi batek hilabete baino gehiago darama etxetik irten barik. Horrek arnasa eman dio, esaterako, Lurrari. Miren Onaindia Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak konfinamenduak hainbat sektoretan eragindako kontsumo jaitsierak eta horien ondorioak aztertu ditu.

 

Zer egin dugu, edo zer ez dugu egin?
Argi dago kutsadura mugatu egin dela ekintza industriala, ekoizpena, garraioa eta abar asko murriztu direlako koronabirusak eragindako konfinamendu egoeragaitik. Murrizketa hori, batez ere, kutsadura handia dagoen tokietan gertatu da: Txinan, Indian, Europako hiri handietan… Orain aire garbiagoa dugu eta geroago eta animalia basati gehiago ikusten gabiltza gure herrietan. Kutsadura murriztu ahala, natura zabaldu egin da eta atmosfera eta ura garbiagoak izatera, animaliak “pozik” daude.

Landaredia eta fauna hedatu egin dira egunotan.
Kontrako norabidea duen ikuspuntua interesgarriagoa iruditzen zait. Hau da, normalean zer egiten dugun naturan, itsasoetan eta atmosferetan, horiek krisialdi batek garbitu eta zabaldu behar izateko. Ikerlariek natura kudeatzen dugun moduagaz lotzen dute bizi dugun krisialdi mota. Basoen ustiapena eta abeltzaintza intentsibo artifiziala, adibidez, lotuta daude krisialdiagaz. Garrantzitsua da ikustea gaixotasun krisialdien eta naturaren kudeaketaren arteko erlazioa.

Zelan nabaritu daiteke Euskal Herrian kutsadura murrizketa?
Itsasoan argi ikusten da aldea. Izurdeak itsasotik kostaldera zabaldu dira, eta Bilboko portuan balea txiki bat ere agertu da. Naturan lortutako orekari eusten ahalegindu behar dugu krisialdiaren ostean ere, eta ekoizpena beste modu batera egiten.

Etxean gehiago aurreratu genezake?
Etxeko energia handitu egin da apur bat. Logikoa da, bakoitza bere etxean dagoelako. Baina etxe barruan egonda, konturatu gara materialak eta energia aurreratu behar ditugula. Agian, lehen, gehiegi kontsumitzen genuen, konturatu barik. Orain, ostera, ikusita baliabideak lotzea zailagoa dela, jendea beste erabilera mota batera ohitzea itxaroten dut.

Ikasiko dugu lezioa? Ala lehengo moduan kontsumitzen jarraituko dugu?
Jendeak hobeto ulertuko du beste neurri batean kontsumitu behar dituela baliabideak. Ikerketa askok diote mikroorganismoen hedapenak, birusenak kasu, lotura handia dutela basoen desagerpenagaz edo biodibertsitatearen galeragaz. Hemendik aurrera, naturaren kudeaketan arreta gehiago ipini beharko dugu. Alde horretatik, baikorra naiz, aldatuko dugu ikuspuntua.

Zeintzuk dira adituek aipatu dituzuen kezka edo iritziak?
Artikuluak eta ikerketak partekatzen ditugu, eta, gutxi gorabehera, aipatu dudanaren ildokoa da denon iritzia. Naturari eustea luxuzko kontua da. Ea hemendik aurrera jendeak ekologiaren kudeaketa kontuan hartzen duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!