6 kasu berri erregistratu dira Durangaldean: bi Zornotzan eta bana Durangon, Atxondon, Elorrion eta Abadiñon

Ekaitz Herrera

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 338 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Atzo 4798 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako %8 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 338 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 134 (+1)
  • Zornotza: 116 (+2)
  • Elorrio: 25 (+1)
  • Abadiño: 22 (+1)
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11
  • Otxandio: 7
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 3 (+1)
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!