[GIDA] Zeintzuk dira umeak kalera irten ahal izateko baldintzak?

Ekaitz Herrera 2020ko api. 23a, 12:39

Espainiako gobernuak umeek kalera irten ahal izateko araudia zein den jakitera eman du. Domekan sartuko da neurria indarrean. Bestalde, kalera irteterakoan, maskararen erabilera "gomendagarria" dela azaldu dute Pablo Iglesias gobernuko presidenteordeak eta Salvador Illa osasun ministroak

ZEINTZUK DIRA BETEBEHARREKO ARAUAK?

  • 14 urtetik beherako umeek soilik irten ahalko dute
  • Goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara irten ahalko dute
  • Gehienez, ordubetez egon ahalko dute kalean
  • Etxe bereko hiru umek irten ahalko dute gehienez, eta heldu batekin lagunduta joan beharko dute beti.
  • Umeak laguntzen dituen heldu hori, egunerokotasunean umeekin bizi den heldua izan beharko da. (Hau da, izan liteke guraso bat edo berdin anaia, arreba, neba edo ahizpa, berau adinez nagusia bada)
  • Umeek, haien artean, metro bateko eta bi metroko distantzia mantendu beharko dute

ZEINTZUK DIRA UMEEN JOLASERAKO AUKERAK?

  • Jostailuak eraman ditzakete (patineteak eta pilotak, esate baterako)
  • Ez dute parkeetan edo txintxaunetan ibiltzerik izango
  • Etxetik, gehienez, kilometro bateko distantziara joan ahalko dute
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!