Kasu berri bana Durangon, Zornotzan, Elorrion eta Iurretan

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 22a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 332 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Atzo 4.041 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako %6 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 332 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 133 (+1)
  • Zornotza: 114 (+1)
  • Elorrio: 24 (+1)
  • Abadiño: 21
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 11 (+1)
  • Otxandio: 7
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!