Espainiako gobernuak atzera egin eta 14 urtetik beherakoen paseoak baimenduko ditu

Ekaitz Herrera 2020ko api. 21a, 20:57

Ordu gutxiren baitan, Espainiako gobernuak jarrera aldatu du umeen konfinamendua leuntzeko neurrien gainean. Salvador Illa osasun ministroak orain esan du umeen paseoak baimenduko dituztela, betiere, etxe inguruan badira eta heldu batekin lagunduak badaude.

Gobernuak oraingoz ez ditu paseoetarako zehaztapen guztiak eman, baina Illak aurreatu du hurrengo egunetan zehar zehaztuko dituztela eman ahalko diren gehienezko distantziak eta paseoen gehienezko iraupenak. Aurreikuspenen arabera, apirilaren 26an, igandean, sartuko da neurria indarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!