Azken orduetan ez da kasu positiborik baieztatu Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko api. 21a, 12:28

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 329 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken orduetan ez da kasurik baieztatu Durangaldean. Atzo 2.088 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako %9 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 329 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 132
  • Zornotza: 113
  • Elorrio: 23
  • Abadiño: 21
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 10 
  • Otxandio: 7
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!