Koronabirusagatiko 4 kasu berri baieztatu dira Durangaldean azken orduetan

Ekaitz Herrera 2020ko api. 19a, 12:35

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 322 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+1), Zornotzan (+2)  eta Iurretan  (+1) eman dira.  Atzo 3.481 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako %6 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 322 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 130(+1)
  • Zornotza: 109 (+2)
  • Elorrio: 22
  • Abadiño: 21
  • Zaldibar: 12
  • Iurreta: 10  (+1)
  • Otxandio: 7
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!