Apirilaren 27tik aurrera haurrek kalera irten ahal izatea eskatuko du Pedro Sanchezek

Anboto 2020ko api. 18a, 20:49

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak esan du haurrak kalera irten ahalko direla, neurriak hartuta, apirilaren 27tik aurrera. 

Bestalde, itxialdiak maiatzaren 9ra arte irauteko eskatuko du, Diputatuen Kongresuan, hau da, beste bi astez luzatzeko eskatuko du. Gaurko agerraldian, konfinamendua "mailaka eta zuhurtasunez" kenduko dela ere iragarri du. Horrez gainera, herritarren "diziplina soziala" eskertu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!