Durangon, Zornotzan, Zaldibarren eta Iurretan kasu berriak baieztatu dira azken orduetan

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 18a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 318 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+3), Zornotzan (+1) Zaldibarren (+1), eta Iurretan  (+1) eman dira.  Atzo 2.999 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako %9 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 318 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 129 (+3)
  • Zornotza: 107 (+1)
  • Elorrio: 22
  • Abadiño: 21
  • Zaldibar: 12 (+1)
  • Iurreta: (+1)
  • Otxandio: 7
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!