8 kutsatze berrirekin, baieztatutako 312 kasu daude Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko api. 17a, 12:28

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 312 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+2), Zornotzan (+3) Elorrion (+1), Abadiñon (+1), Iurretan (+1) eta Otxandion (+1) eman dira.  Atzo 3.212 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horitetako %10 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 312 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 126 (+2)
  • Zornotza: 106 (+3)
  • Elorrio: 22 (+1)
  • Abadiño: 21 (+1)
  • Zaldibar: 11
  • Iurreta:
  • Otxandio: 7 (+1)
  • Berriz: 6
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!