300 kutsatuen langa pasa du Durangaldeak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 16a, 12:30

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 304 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+2), Zornotzan (+1) Abadiñon (+1), Zaldibarren (+1), Iurretan (+1) eta Berrizen (+1) eman dira.  Atzo 2.971 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horitetako %11 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 304 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 124 (+2)
  • Zornotza: 103 (+2)
  • Elorrio: 21
  • Abadiño: 20 (+1)
  • Zaldibar: 11 (+1)
  • Iurreta: (+1)
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 6 (+1)
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!