Neurrien berri Bingen Zupiria Kultur sailburuak eta Beatriz Artolazabal enplegu sailburuak eman dute, goizean eginiko agerraldian. Bertan zehaztu dute, "langile profesionalei" zuzenduriko laguntza bat dela. Gehienez, sei hilabetez emango da laguntza, eta gehienez 1.200 eurokoa izango da, langile autonomo bakoitzaren aurreko urteko aitorpenaren araberakoa.
Hilaren amaieran jarriko da martxan diru laguntza eskatzeko bidea. Diru poltsa Enplegu Sailarekin eta Ogasun Sailarekin adostutakoa da.