2 kasu berri baino ez Durangaldean; bana Zornotzan eta Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko api. 15a, 12:11

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 296 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+1) eta Zornotzan (+1) eman dira.  Atzo 1.849 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horitetako %13 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 296 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 122 (+1)
  • Zornotza: 101 (+1)
  • Elorrio: 21
  • Abadiño: 19
  • Zaldibar: 10
  • Iurreta:
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 5
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
  • Mallabia:
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!