Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 294 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:
- Durango: 121 (+1)
- Zornotza: 100 (+1)
- Elorrio: 21
- Abadiño: 19
- Zaldibar: 10
- Iurreta: 8
- Otxandio: 6
- Berriz: 5
- Atxondo: 2
- Mañaria: 1
- Mallabia: 1 (+1)
Grafikoak modu interaktiboan ikusteko hemen.