Baieztautako 9 kasu berri Durangaldean; 291 dira guztira

Ekaitz Herrera 2020ko api. 13a, 12:29

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 291 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+1) Zornotzan (+6) eta Elorrion (+2) eman dira. Atzo 1.536 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horitetako %16 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 291 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 120 (+1)
  • Zornotza: 99 (+6)
  • Elorrio: 21 (+2)
  • Abadiño: 19
  • Zaldibar: 10
  • Iurreta:
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 5
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!