Kutsatzeen erritmoak moteltzera egin du Durangaldean: 5 kasu berri baieztatu dira atzotik

Ekaitz Herrera 2020ko api. 12a, 12:29

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 282 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Zornotzan (+4) eta Abadiñon (+1) eman dira. Atzo 1.464 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horitetako %17 inguruk eman zuen positibo

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 282 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 119
  • Zornotza: 93 (+4)
  • Elorrio: 19
  • Abadiño: 19 (+1)
  • Zaldibar: 10
  • Iurreta:
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 5
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!