Kutsatze berriak Durangon, Zornotzan, Abadiñon eta Berrizen; baieztatutako 277 kasu guztira Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko api. 11a, 12:31

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 277 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+2), Zornotzan (+3), Abadiñon (+1) eta Berrizen (+1) eman dira. Atzo 1.498 test egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Kutsatuen portzentajea igo egin da zertxobait. Herenegun, testa egiten zutenen %18 inguruk eman zuen positibo; atzo, %24 inguruk

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 277 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 119 (Atzo baino 2 gehiago, +2)
  • Zornotza: 89 (+3)
  • Elorrio: 19
  • Abadiño: 18 (+1)
  • Zaldibar: 10
  • Iurreta:
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 5 (+1)
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!