Atzo baino 10 kutsatze berri gehiago baieztatu dira Durangaldean; 264 dira guztira

Ekaitz Herrera 2020ko api. 9a, 12:48

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 264 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+4), Zornotzan (+4), Elorrion (+1) eta Iurretan (+1) eman dira. Osakidetzak testen kopurua areagotu du azken orduetan eta hazkunde horren logikari segitzen dio kasu baieztatuen gorakadak. 1.780 test egin zituen atzo, inoiz baino gehiago. Testatutakoen %21 inguruk eman du positibo. Portzentajea jaisten ari da egunez egun

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 265 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 115 (Atzo baino 4 gehiago, +4)
  • Zornotza: 83 (+4)
  • Elorrio: 19 (+1)
  • Abadiño: 16
  • Zaldibar: 9
  • Iurreta: 8 (+1)
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 4
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1

Grafikoak modu interaktiboan ikusteko hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!