Kutsatze berriak baieztatu dira Durangon, Zornotzan, Abadiñon eta Iurretan

Ekaitz Herrera 2020ko api. 8a, 12:20

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 254 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Kutsatze berriak Durangon (+7), Zornotzan (+5), Abadiñon (+1) eta Iurretan (+1) eman dira. Osakidetzak testen kopurua areagotu du azken orduetan eta hazkunde horren logikari segitzen dio kasu baieztatuen gorakadak. Osasun Sailak 1.698 test egin ditu azken orduetan, egun batean egin duen inoizko kopururik handiena da

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 254 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 111 (Atzo baino 7 gehiago, +7)
  • Zornotza: 79 (+5)
  • Elorrio: 18
  • Abadiño: 16 (+1)
  • Zaldibar: 9
  • Iurreta: 7 (+1)
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 4
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!