Atzoko joerari eutsi dio Durangaldeak: 4 dira azken orduetan baieztatutako kasu positiboak

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 7a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 239 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Atzoko baieztatu kopuruari eutsi dio Durangaldeak. 4 dira kutsatze berriak. Iurretan, Zornotzan eta Durangon atzeman dira kasu berriak

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 239 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 104 (Atzo baino 1 gehiago, +1)
  • Zornotza: 74 (+2)
  • Elorrio: 18
  • Abadiño: 15
  • Zaldibar: 9
  • Otxandio: 6
  • Iurreta: 6 (+1)
  • Berriz: 4
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1

Grafikoak modu interaktiboan ikusteko hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!