Azken egunotako gorakadarik txikiena Durangaldean: baieztatutako 4 kasu berri

Ekaitz Herrera 2020ko api. 6a, 12:15

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 235 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken egunetako gorakadarik txikiena da. Zornotzan, Iurretan eta Durangon baino ez dira kopuruak igo.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 235 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 103 (Atzo baino 2 gehiago, +2)
  • Zornotza: 72 (+1)
  • Elorrio: 18
  • Abadiño: 15
  • Zaldibar: 9
  • Otxandio: 6
  • Iurreta: 5 (+1)
  • Berriz: 4
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1

Grafikoak modu interaktiboan ikusteko hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!