Berrizen, Zaldibarren, Elorrion, Durangon eta Zornotzan koronabirus kasu berriak baieztatu dira

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 5a

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, 231 dira koronabirusa dela eta Durangaldean baieztatuta dauden kasuak. Azken orduetako gorakadarik handiena Zornotzan eman da. Atzo baino bederatzi gehiago dira. 7 gehiago dira Durangon, bi gehiago Berrizen eta bana gehiago Zaldibarren eta Elorrion

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 231 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 101 (Atzo baino 7 gehiago, +7)
  • Zornotza: 71 (+9)
  • Elorrio: 18 (+1)
  • Abadiño: 15
  • Zaldibar: 9 (+1)
  • Otxandio: 6
  • Berriz: 4 (+2)
  • Iurreta: 4
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1

Grafikoak modu interaktiboan ikusteko hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!