Durangaldeko kasu berriak Durangon eta Zornotzan baieztatu dira, 6 eta 3 gehiago hurrenez hurren

Ekaitz Herrera 2020ko api. 4a, 12:26

Datuek gora egin dute, baina Zornotzan eta Durangon bakarrik. Gainontzeko herrietako kopuruak mantendu egin dira atzokoen aldean. Bestalde, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun sare pribatuan lan egiten zuen langile bat hil da koronabirusagatik. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak hala baieztatu du

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 211 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 94 (Atzo baino 6 gehiago, +6)
  • Zornotza: 62 (+3)
  • Elorrio: 17 
  • Abadiño: 15
  • Zaldibar:
  • Otxandio: 6
  • Iurreta: 4
  • Atxondo: 2
  • Berriz: 2
  • Mañaria: 1

Grafikoak modu interaktiboan ikusteko hemen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!