Baieztatutako 200 kasuen langa igaro da Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko api. 3a, 12:46

Osasun Sailak eman dituen datuen arabera koronabirusagatiko kasu berriak detektatu dira Durangon, Zornotzan, Abadiñon, Elorrion, eta Zaldibarren. Atxondoko kasuan, atzo kontabilizatutako kasuak gutxitu dira, antza, koronabirusa ez delakoan. Baieztatutako bi kasu daude Atxondon.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 202 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 88 (Atzo baino 12 gehiago, +12)
  • Zornotza: 59 (+7)
  • Elorrio: 17 (+3)
  • Abadiño: 15 (+1)
  • Zaldibar: 8 (+1)
  • Otxandio: 6
  • Iurreta: 4
  • Atxondo: 2 (-1)
  • Berriz: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!