Baliabide digitalik ez duten familiei lagunduko diete Abadiñon eta Elorrion

Anboto 2020ko api. 2a, 18:01

Hiru aste beteko dira ikastetxeak itxi zituztela Koronabirusaren eraginez. Ordutik, tresna digitalak erabiltzen dituzte eskolek, ikasleek modu ez -presentzialean ikasten jarrai dezaten. Zenbait familiatan zaila dute bide horri heltzea, baliabide digitalik ez dutelako etxean. Herriko ikasleek internetarako sarbidea izan dezaten laguntza eskainiko du Abadiñoko Udalak, osasun-alarmak iraun bitartean. Elorriko Udalak ere neurriak hartu ditu.

Abadiñon 25 ikasle daude ikasturtea jarraitzeko zailtasunak dituztenak, baliabide digitalik edota internet sarerik ez dutelako. Lehen Hezkuntzako ikastetxe bi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza zentroa daude herrian. Egoera horri aurre egiteko laguntza eskainiko du Abadiñoko Udalak, herriko ikastetxeekin lankidetzan. Mikel Garaizabal alkateak azaldu duenez, "etengabeko harremana" dute herriko ikastetxeekin, ikasleek baliabide informatikoak izan ditzaten bermatzeko.

Etxean internetik ez duten ikasleek Izarkom oporadore-kooperatiboaren bidez konektatuko dira sarera. Detektatuta zeintzuk ikaslek ez duten interneta etxean, ikastetxe bakoitzak Izarkom kooperatibari emango dio berri, eta azken horrek bereiziki hezkuntzara bideratutako SIM txartelak emango dizkio ikastetxeari. Hilean 20Gbko edukiera dute SIM txartek horiek, eta bakoitzak 11 euro inguru  balio ditu, udal arduradunek jakin eragin dutenez. Urteko aurrekontuaren barruan jaso berharko du ikastetxeak gastu hori udaleko bozeroale batzordean onartu dutenez. 

Ordenagailurik ez duten familiak ere badaude herrian. Bada ikastetxe bakoitzak ordenagailuak helaraziko dizkiete ikasle horiei. Mikel Garaizabal alkateak nabarmendu duenez, "neurri horiekin segurtatutako da herriko ikasle guztiek dutela behar duten ekipo informatikoa eta interneterako sarrera. Ikasturtea ganoraz jarraitu ahal izango dutela konfinamendua gorabehera". 

Elorrion, internet sarea udalak hartuko du beregain

Elorrioko eskola publikoan, bestalde, baliabide digitalik ez dituzten 14 familia detektatu dituzte. Guztiei ordenagailu eramangarria utziko die eskolak, eta horietako seiri internet sarea izan dezaten txartela ere emango zaie. Elorrioko Udala egingo da kargu internet sarea edukitzeak eragindako gastuaz.

Eskolagaz kontaktuak jartzeko mugikorra ere emango zaie sei familia horiei, udal arduradunek azaldu dutenez. Sakeleko horiek "kolekta" bat eginez lortu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!