Kasu berriak Otxandion, Iurretan, Atxondon, Elorrion, Durangon eta Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 2a

Osasun Sailak eman dituen datuen arabera koronabirusagatiko kasu berriak detektatu dira Otxandion, Iurretan,Atxondon, Elorrion, Durangon eta Zornotzan

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 179 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 76 (Atzo baino 7 gehiago, +7)
  • Zornotza: 52 (+3)
  • Abadiño: 14
  • Elorrio: 14 (+1)
  • Zaldibar: 7
  • Otxandio: 6 (+1)
  • Iurreta: 4 (+1)
  • Atxondo: 3 (+1)
  • Berriz: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!