COVID-19aren izurria argitzen: emakumeak zaurgarriago

Elhuyarzientziak 2020ko api. 2a, 11:08

Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.

Elhuyar zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bideo sorta bat prestatu du. Hona hemen atzoko bideorako lotura: "COVID-19aren izurria argitzen: adin guztietakoak infekta daitezke".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!