Baieztatutako kasu berriak Abadiñon, Otxandion, Zornotzan eta Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko apirilaren 1a

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzokoekin alderatuta, koronabirusagatiko 14 kasu berri erregistratu dira. Abadiñon eta Otxandion bana  gehiago baieztatu dira.  Durangon 9 kasu gehiago dira. Hiru gehiago Zornotzan.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 165 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 69
  • Zornotza: 49
  • Abadiño: 14
  • Elorrio: 13
  • Zaldibar: 7
  • Otxandio: 5
  • Iurreta: 3
  • Berriz: 2
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!