[BIDEOA] Etxepeko tabernako tortilla ezin baduzu jan,... egin tortillak etxean eta bidali argazkiak ANBOTOra!

Ekaitz Herrera 2020ko api. 2a, 20:30

Esaera zahar batek ondotxo dioen moduan, “Etxepeko tabernako tortilla ezin baduzu jan,... egin tortilla etxean eta bidali argazkiak ANBOTOra!”. Aste honetan #TortillaChallenge egitasmoa martxan ipini dugu. Irakurleei dei egiten diegu etxean tortillak egin eta argazkiak 688635041 WhatsAppera bidaltzera. Astelehenera arteko epea dago. Askotariko tortillak egin daitezke, dela barazkiz, patataz, atunez, txorizoz edo dena delakoaz.. Bidali argazkiak zuen izenak eta herriak adierazita. Iristen diren argazki guztiekin lehiaketa egingo dugu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!