Koronabirusagatiko 6 kasu berri baieztatu dira Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 31a, 12:39

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzokoekin alderatuta, 6 kasu berri erregistratu dira. Elorrion bat gehiago baieztatu da.  Durangon eta Zornotzan kasu berriak detektatu dira

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 151 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 60
  • Zornotza: 46
  • Abadiño: 13
  • Elorrio: 13
  • Zaldibar: 7
  • Otxandio: 4
  • Iurreta: 3
  • Berriz: 2
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!