Mañarian koronabirus kasu bat baieztatu da; 145 dira Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 30a, 12:46

Kasu berri bat erregistratu da Mañarian eta atzotik gehiago baieztatu dira Atxondon, Zornotzan, Durangon eta Abadiñon.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 145 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 58
  • Zornotza: 43
  • Abadiño: 13
  • Elorrio: 12
  • Zaldibar: 7
  • Otxandio: 4
  • Iurreta: 3
  • Berriz: 2
  • Atxondo: 2
  • Mañaria: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!