Baieztatutako kasuek azken egunetako gorakadarik leunena izan dute Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 29a, 12:58

Osasun Sailak emandako datuen arabera Durangaldean 133 kasu baieztatu dira koronabirusagatik. Atzo baino 10 kasu berri gehiago daude baieztatuta. Azken egunetako igoerarik txikiena da, nahiz eta goizegi den oraindik egoera egonkortzen ari dela esateko. Kasu berriak Durangon, Zornotzan, Zaldibarren eta Abadiñon baieztatu dira

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 133 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 51
  • Zornotza: 41
  • Elorrio: 12
  • Abadiño: 12
  • Zaldibar: 7
  • Otxandio: 4
  • Iurreta: 3
  • Berriz: 2
  • Atxondo: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!