Koronabirusagatiko 102 kasu baieztatuta daude Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 27a, 12:40

Osasun Sailak test kopurua handitu duen heinean, gero eta gehiago dira Durangaldean baieztatutako kasu positiboak. Orokorrean, herri guztietan eman da igoera, Atxondon eta Iurretan izan ezik.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 102 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 40
  • Zornotza: 30
  • Elorrio: 10
  • Abadiño: 9
  • Zaldibar: 5
  • Otxandio: 3
  • Iurreta: 2
  • Berriz: 2
  • Atxondo: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!