Baieztatutako kasu bi gehiago Zornotzan; bana gehiago Zaldibarren eta Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 25a, 12:48

Osasun Sailak emandako datuen arabera, guztira, 61 dira Durangaldean koronabirusagatik positibo eman duten herritarrak. Atzoz geroztik kasu bi gehiago daude Zornotzan, eta bana gehiago Zaldibarren eta Durangon

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 61 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Zornotza: 22
  • Durango: 20
  • Elorrio: 8
  • Abadiño: 4
  • Zaldibar: 3
  • Otxandio: 2
  • Iurreta: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!