Baieztatutako positiboek gora egin dute Abadiñon, Iurretan eta Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 24a, 13:27

Osasun Sailak emandako datuen arabera, guztira, 57 dira Durangaldean koronabirusagatik positibo eman duten herritarrak. Atzoz geroztik bina kasu gehiago baieztatu dira Durangon eta Abadiñon. Bat gehiago Iurretan

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 57 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Zornotza: 20
  • Durango: 19
  • Elorrio: 8
  • Abadiño: 4
  • Otxandio: 2
  • Iurreta: 2
  • Zaldibar: 2
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!