25era igo da Durangaldean koronabirusagatik positibo eman duten herritarren kopurua

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 20a, 13:10

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako azken datuen arabera 25 dira Durangaldean koronabirusagatik gaixotuta dauden herritarrak. Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 25 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten.

Atzotik igo egin da Durangaldean koronabirusagatik gaixotutako herritarren kopurua. Baieztatutako positibo kasuak honela daude herrika:

  • Durango: 9
  • Zornotza: 6
  • Elorrio: 6
  • Abadiño: 1
  • Iurreta: 1
  • Otxandio: 1
  • Zaldibar: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!