Baimendu gabeko joan-etorriak saihesteko kontrolak egiten dabil Ertzaintza

Anboto 2020ko mar. 18a, 08:26

Koronabirusaren heldapena gelditzeko hartu diren neurrien artean, etxetik ezinbesteko beharretarako baino ez ateratzeko agindua dago. Hori horrela, Ertzaintzak jakitera eman du herritarren joan etorriak kontrolatzeko kontrolak egiten dabiltzala.

Bestalde, autoan pertsona bakarra joateko gomendioa egin dute, eta bakarra beharrean bi lagun joango balira bigarrena atzeko jarlekuan, eskumako aldean, joan beharko dela jakinarazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!