Martxoaren 17an kazeroladak etxeetako balkoietatik, Soraluzeko erailketa gaitzesteko

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 16a, 18:08

Euskal Herriko Mugimendu feministak kazeroladak deitu ditu biharko, martxoaren 17rako. Mugimendu feministako kideek herritarrei 21:00etan etxeetako balkoietara irten eta kazolekin zarata egiteko deia egin diete. 

Gaur goizean 74 urteko emakume bat hilda aurkitu du Ertzaintzak Soraluzen, eta haren semea atxilotu dute, ustez ama hiltzea leporatuta. Erailketa hori salatzeko bihar, martxoak 17, balkoietatik kazeroladak egiteko deia egin dute. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!