Soraluzeko hilketa gaitzetsi du Elorrioko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 16a, 17:13

Emakume bat hilik aurkitu dute Soraluzen. 74 urteko emakumearen ustezko hiltzailea Elorrioko Udaleko langilea dela jakitera eman du prentsa ohar bidez Elorrioko Udalak. 

Gaur goizean 74 urteko emakume bat hilik aurkitu du Ertzaintzak Soraluzen (Gipuzkoa), eta Elorrioko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea Elorrioko Udaleko langilea da.

Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du, eta familiari doluminak helarazi dizkio. Horrez gain, mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egiten dutela jakitera eman dute. 

Bestalde, Koronabirusaren pandemiak sortutako egoera ezohiko honek, kolektibo zaurgarrienak muturreko arrisku egoerak bizitzera eramaten dituela jakitera eman dute udaletik. Hori horrela, bizi diren indarkeria matxista jasaten duen emakume edo adingabe bat auzoan izanez gero, laguntza eskaintzeko, eta beharrezkoa bada gizarte zerbitzuetara edo udaltzainengana jotzeko deia egin dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!