Espainiako Gobernuak lurreko mugak itxiko ditu gauerdian

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 16a, 17:47

Fernando Grande Marlaskak eman duen prentsaurrekoan jakitera eman duenez Espainiako Gobernuak estatuko lurreko mugak itxiko ditu gauerdian.

"Espainiarrei, Espainian bizi direnei, lanera joateko mugaren alde batetik bestera joan behar dutenei eta pisuzko arrazoiren bat adierazten duenari bakarrik utziko zaio sartzen", azaldu du Fernando Grande Marlaskak. Espainiako Barne Arazoetako ministroaren prentsaurrekoaren aurretik Ursula von der Leyen, Europako Batzordeko presidenteak, Europako Batasuneko herrialdeetarako sarbidea hogeita hamar egunez ixtea proposatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!