[BIDEOA] Pintxopotera ezin baduzu joan,... egin pintxopotea etxean eta bidali argazkiak ANBOTOra!

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 16a, 20:31

Esaera zahar batek ondotxo dioen moduan, "ezin baduzu pintxopotera joan, egin pintxopotea etxean". Gaurtik hasi eta eguenera bitartean, ANBOTOk egitasmo berria ipiniko du martxan: #PintxoChallenge. Irakurleei dei egiten diegu etxean pintxoak inprobisatu eta horien argazkiak bidaltzera. Jasotzen ditugun guztiekin argazki galeria bat osatuko dugu. 688635041 telefonora bidali beharko dira argazkiak, WhatsApp bidez. Eguenera arteko epea zabalduko dugu. Ez da askorik behar: osagai batzuk, irudimena, eta batez ere, umore ona!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!