Herritarrentzako laguntza protokoloak eta zerbitzu telematikoak aktibatu ditu Amankomunazgoak

Anboto 2020ko mar. 15a, 12:57
Amankomunazgoan urtarrilean egindako osoko bilkuraren une bat.

Amankomunazgoak neurri berriak hartu ditu kutsatzeak saihesteko eta COVID-19ren hedapena eteteko dinamikan laguntzeko.

Amankomunazgoaren protokoloa

  • Martxoaren 16tik aurrera, 24 orduz telefono bat jarriko da behar guztiei erantzuteko eta kasu bakoitza dagokion zerbitzura edo profesionalera bideratzeko.
  • Gizarte Zerbitzuetako egoitzan (Bruno Mauricio Zabala kalea, 9 zk. DURANGO) buzoi bat jarriko da, dokumentazioren bat premiaz entregatu behar dutenek entregatu ahal izateko.
  • Amankomunazgoko langileek telelana egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabide teknikoak jarriko dira.
  • Gurutze Gorriarekin koordinatuta, telefono bidezko laguntza-sistema bat eta etxez-etxeko laguntza-sistema bat definituko da, pertsona guztien oinarrizko premiak betetzen saiatzeko, hala nola:
  • Telefono bidezko jarraipena, bakardadean, isolamenduan, desgaitasunen bat duten pertsonei eta egoera bereziki ahulean dauden errefuxiatuei.
  • Elikagaien eta oinarrizko higiene-artikuluen horniduraren kudeaketa.
  • Paziente kronikoei bereziki zuzendutako laguntza farmakologikorako sarbidea, mediku batek agindutako farmakoetara mugatua.
  • Boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonek Gurutze Gorriarekin (voluntariadobizkaia@cruzroja.es) edo Bizkaiko Foru Aldunditik bultzatu
    duten #BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sarearekin (bizkaiagara@bizkaia.eus 94 416 15 11) harremanetan jar daitezke.
  • Gaueko Harrera Zerbitzuarekin koordinazioa areagotu egin da etxerik gabeko pertsonak babesteko eta funtsezko zerbitzu hori bermatzeko, beharrezko bitartekoak har daitezela eskatu da, zehazki, gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun-neurriak betez. Instalazioa itxi behar izanez gero, gune bat antolatuko da Gurutze Gorriarekin lankidetzan, osasun-alertak irauten duen bitartean etxerik gabeko pertsonen gaua non eman izan dezaten bermatzeko.
  • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu, funtsezko zerbitzu publikoa den hondakin organikoen bilketa bermatzeko. Lehen neurri gisa, instalazioen eta ibilgailuen garbiketa areagotuda, eta prebentzio neurriak zorroztu dira zerbitzuko langileen artean. Era berean, lan-poltsa bat prestatuko da, egon daitezkeen laneko bajak berehala betetzeko eta zerbitzua normaltasunez bermatzeko.
  • Durangoko Merinaldearen Amankounazgoko kirol instalazioak (Atletismo pista,Belodromoa eta Trinketea) erabat itxita egongo dira, bestelako abisua eman arte.
  • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, hemendik aurrera, bere bitarteko guztiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko ditu.

Telefono bidezko zerbitzuak eta laguntza telematikoa

Amankomunazgoak herritarrei arreta bermatuko die bere zerbitzu guztietan, baliabide telefoniko eta telematikoen bidez. Aldiz, berehalako arreta  presentziala behar duten pertsonei dagokienean, aurretiko hitzorduaren bidez soilik emango zaie arreta.

Gizarte Zerbitzuak:

Pertsona nagusiak:

Zaintzaileak – Zaindu:

Adikzioen prebentzioa:

Behargintza – Formakuntza eta enplegua:

KIUB – Kontsumitzaileei Informazio Bulegoa:

Euskera:

Administrazio Orokorra:

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!