[AZKEN ORDUKOA] Tabernak, jatetxeak, museoak eta kiroldegiak zarratzea agindu du Jaurlaritzak

Anboto 2020ko mar. 14a, 13:54

Elkarte gastronomikoei ere eragiten die neurriak. Koronabirusaren hedapena saihesteko neurriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Neurriak gaur hartzeko eskatu dute, nahiz eta bihar egingo den ofiziala, Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzerakoan

Erakusketa gelak, museoak, tabernak, jatetxeak, jolas-lekuak, elkarte gastronomikoak eta kultua lantzeko lokalak ere barnebiltzen ditu araudiak. Adinekoen eguneko zentroetan bisitak zorroztuko dituzte. Bisitan datorrenari tenperatura hartuko diote, besteak beste. 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eman dute neurrien berri. Neurriek duten zorroztasunaz “kontziente” direla azaldu dute, baina koronabirusaren krisialdiari aurre egiteko, neurriak “urgentziaz” hartzera deitu dute.

Supermerkatuak

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du “bermatuta” daudela supermerkatuetako elikagai eta produktu hornidurak. Gaineratu du komertzioen ordutegis bi orduz luzatzea aztertzen ari direla. 

Kutsatuen kopurua, goraka

Uneotan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 521 lagun daude koronabirusak kutsatuta. Horietako 222 daude ospitalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!