"Pisukide baten enpresan erregulazio espedientea ezarri dute eta lanik barik geratuko da ziurrenik”

Aritz Maldonado 2020ko mar. 13a, 10:01

Oier Amezua iurretarra eta Jon Ramirez durangarra Madrilen bizi dira. Biak unibertsitate mailako ikasketak egiten ari dira. Hamalau egunean unibertsitateak itxita egongo dira, eta salbuespenezko neurriaren ondorioz, etxera etortzea erabaki dute.

Zelan eragin dizuete erabakiak?
Oier Amezua: Klaseak bertan behera geratu dira hamalau egunerako. Horrez gainera, osabagaz Santiago Bernabeu futbol-zelaira joateko asmoa nuen, baina ateak itxita jokatuko dute partidua, eta ezingo gara joan; palkora joatekoak ginen, gainera.

Zelan jakin zenuten unibertsitatea itxiko zutela?
Lehenengo, komunikabideen bitartez; gero, klasekide batek email bat bidali zuen dokumentu bategaz, eta, azkenean, gure unibertsitatearen email bat jaso genuen.

Zelako giroa utzi duzue Madrilen?
Argazkian ikusi daitekeen moduan, ezohiko giroa dago. Sol plaza hutsik zegoelako, besteak beste. Nire pisukideetariko batek ekitaldietan lan egiten du, eta, arazo honen ondorioz, bere enpresan aldi baterako lan erregulazio espedientea (ABLEE) ezarriko dute, eta horrek eragin handia izan du berarengan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!