Zeintzuk dira koronabirusagatik Durangaldean bertan behera utzitako ekintzak?

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 12a, 12:10

Koronabirusa dela-eta hainbat ekintza bertan behera uzten hasi dira Durangaldean. 

Bertan behera gelditutako ekintzak eta itxitako zentroak. 

AMANKOMUNAZGOA

- Atletismo pista, belodromoa eta trinketea zarratu dira

-Adinekoen dinamizazio, Behargintza, eta Adikzioen Prebentzio Zerbitzuko jarduerak eten dira

ABADIÑO
- Eraikin publiko guztiak (probalekua, Muntsaratzeko lokalak, Astola futbol zelaia, pilotalekua…). Udaletxeko arreta publikoak irekita jarraituko du. Hurrengo egunetan erabakiko dute arreta zerbitzua zelan eskaini astelehenetik aurrera.
- 'Bide osasungarriak' martxa.
- 'Fotos hormonas y Lexatín' saioa.
- Zinegoak, laburmetraia saioa.

ATXONDO
- Irakurketa klubak.
- Liburutegia.
- Ludoteka.

BERRIZ
- Kultur Etxea, Gaztelekua, Musika Etxea, Kiroldegia, Rokodromoa, Frontoia eta Futbol Zelaia.

DURANGO
- Adineko pertsonentzako jarduerak.
- Itxita egongo dira: Jubilatuen Etxea, Andragunea, Liburutegia, San Agustin Kulturgunea, Udal Euskaltegia, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Pinondo Etxea, Durango Kirolak, Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxea eta Julene Azpeitia Haurreskola eta LESA
Arte eta Historia Museoko bisita gidatuak etenda.
- DRTk kirol jarduerak eten ditu.
- Durangoko Kulturalak kirol jarduerak eten ditu.
- Mugherri mugimenduaren aurkezpena.
- San Agustin Kulturguneko 'Marierrauskin' antzezlana irailaren 6ra atzeratu dute. Sarrerak eta erreserbak mantenduko dituzte. Sarrera bueltatzea nahi duenak Durangoko Museoko txarteldegian du horretarako aukera.
- Martxoaren 28an egitekoak ziren Ardo Saltsan feria.
-Joseba B. Lenoirden kontzertua.
- Eurokoparen aurkako jaialdiak atzeratu egin dituzte. Merkatu plazan eta Plateruenean egitekoak ziren

- Pintxopoterik ez da eskainiko Aramotz auzoko tabernetan

- Zugaza zinemak ateak zarratu ditu

- Plateruena itxita dago

- Hainbat taberna ixten hasiak dira

ELORRIO
- Break On Stage (Bilbon egiten den arren Elorriotik autobusa irteten dira jaialdira)

- Gure Eskuk deitua zuen ekitaldia atzeratu dute
- Elorrioko Udalak itxi ditu:  Iturri Kultur Etxea, Arriola, Ametsola, Aldatsekua, Kirol-Etxea, Bulderra eta Kiroldegia.

GARAI

- Kultur etxea, ludoteka eta frontoia zarratu ditu udalak.

IURRETA 
- Itxita egongo dira: Kultur Etxea, Liburutegia, Etxego, Goiuria Kultur Gunea, Frontoia eta Futbol Zelaia.

MALLABIA 
- Herri Urratsen alde Baionan egitekoa zen Izaro Andresen kontzertua.

MAÑARIA
- Zumba ikastaroa.

OTXANDIO
- Nagusien ekintzak.

ZALDIBAR
- Emakumeen Saria txirrindularitza proba.

ZORNOTZA
- Gazte Eguna.
- Musika bandaren kontzertua.
- Kultur eta kirol zerbitzu guztiak itxita egongo dira.
- Nafarroa zentroak ondokoak itxi ditu: jubilatuen etxea, Nagusi Aretoa, San Migel, Etxano eta Eubako eskolak, adingabeentzako EISIE eta AIDAE zerbitzuak eta Down Sindromearen Fundazioaren lokala. Aldiz, momentuz irekita jarraituko dute Eguneko Zentroak, Nagusien Eguneko Egoitzak eta Eguneko Arreta Zerbitzuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!