Koronabirusa dela eta, Nagusien etxeak zarratzeko eskaria egin die Osasun Sailak udalei

Anboto 2020ko mar. 11a, 19:58
Traña-Matienako Adinekoen etxea (Abadiño).

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerrien elkarteari, Eudeli egin dio “gomendioa” Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Udal bakoitzarena da Adinekoen egoitzak kudeatzeko eskumena.

Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur arratsaldean. Covid-19 birusaren zabalkundea ekiditeko neurrien berri eman du bertan. Bihartik hasi eta hurrengo egunetan zehar, ikastetxe guztiak zarratuko dituzte Araban era Bizkaiko Balmaseda herrian. Besteak beste, “birusak kutsatutako herritarren artean” gero eta ume gehiago dagoelako hartu dute erabaki hori.

Adin nagusikoen etxeetan neurri bera aplikatzea proposatu die udalei. Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietara zabalduko dute neurria.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!