June Arbeo eta Araitz Villa 20 onenen artean sailkatu dira Espainiako cross-country txapelketan

Joseba Derteano 2020ko mar. 9a, 09:39

Zaragozan lehiatu da txapelketa, asteburuan.

Eskualdeko hainbat korrikalari aritu dira lehian. 23 urtez azpiko mailan, June Arbeok 18. tokian amaitu du eta Araitz Villak 20. tokian. Sailkapen orokorrean 78. eta 83. postuetan geratu dira, hurrenez hurren.

20 urtez azpikoan , Garazi Zuazua 42. tokian helmugaratu da eta Irene Costa 73. tokian. Maila berdinean eta gizonetan, Gontzal Murgotiok 37. postuan amaitu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!